LANDON, JOHN
Hiru bat metro izango zen altu munstro hura.
Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk.
Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak.
-Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate -esan zuen ahots batek.